Els Visser
Els Visser | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Haren, 1990eko apirilaren 3a (34 urte) |
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma |
Jarduerak | |
Jarduerak | triatleta |
Els Visser (Haren, 1990eko apirilaren 3a - ) triatleta herbehereetarra da. Triatloi ugari irabazi ditu, baita hainbat Ironman proba ere.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Utrechteko Unibertsitatean medikunta ikasketak egin zituen eta 2019an kirurjian doktoratu zen.
Ikasle zela Hellas atletismo klubean sartu zen eta 2016an Sprint Ouderkerkplas triatloia irabazi zuen. Hurrengo urtean Zuricheko Ironmanean hartu zuen parte eta laugarren egin zuen. Emaitza hauek animatuta zirujau lana utzi eta atleta profesionala bihurtzea erabaki zuen[1].
2018an Maastricht-Limburg Ironmanean Herbeheretako txapelduna izan zen. Igeriketa proban antolakuntzaren agindu oker baten ondorioz buia bat galdu zuen eta proba amaitu eta sei astetara deskalifikatu egin zuten[2]. Zortzi hilabetera Herbeheretako Epaitegian justifikatu gabeko deskalifikazioa izan zela ebatzi zuen eta titulua berreskuratu zuen[3].
2014an Indonesian bidaiatzen ari zela itsasontziak arrezifea jo zuen eta urperatu egin zen. Els Visserrek eta Zeelanda Berriko emakumezko batek itsasontzitik salto egin eta zortzi orduz igerian ibili ondoren Sangeang uhartera iritsi ziren. Hurerngo egunean erreskatatu zituzten[4]. Gertaturikoa kontatuz Geen zee te hoog: Hoe ik een schipbreuk overleefde en de beste triatlete van Nederland werd liburua idatzi zuen, "Nola bizirik iraun nuen naufragio baten ondoren eta Herbeheretako triatloilari onena bihurtu nintzen"[5].
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garaipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2016
- Sprint Ouderkerkplas triatloia
- 2017
- Heerenveen triatloia
- TriAmsterdam triatloia
- 2018
- Moreton Bay (Australia) triatloia
- Maastrichteko Ironmana; Herbeheretako distantzia luzeko triatloi txapelduna
- 2019
- Allgäu Immenstadt (Alemania) triatloia
- 2023
- Zeelanda Berriko Ironmana
Ironmanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2017: 4.a, Züricheko Ironmana
- 2018: Maastrichteko Ironmana
- 2019: 16.a, Hawaiiko Ironmana
- 2022: Lanzaroteko Ironmana
- 2022: Australia Mendebaldeko Ironmana
- 2023: Zeelanda Berriko Ironmana
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Nederlanderaz) «Triatlete Els Visser enige Nederlander op WK Ironman» www.rtvnoord.nl 2019-10-10 (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
- ↑ (Nederlanderaz) «Rechter geeft triatlete Visser na acht maanden haar titel terug» nos.nl 2019-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
- ↑ «DPG Media Privacy Gate» myprivacy.dpgmedia.nl (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
- ↑ (Nederlanderaz) «Glimmense zwemt na schipbreuk naar onbewoond eiland» www.rtvnoord.nl 2014-08-18 (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
- ↑ (Ingelesez) «Geen zee te hoog: Hoe ik een schipbreuk overleefde en d…» Goodreads (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).